9. atala
Kapitain berrien arteko muturreko lehia lokatzetan; Eider eta Gotzon, aurrez aurre
Gaurko immunitate jokoan, ahalik eta lokatz gehien bildu beharko dute putzu batetik. Kapitainak jo eta ke aritu beharko dira kanpamentu oso txirora joan ez daitezen lortzeko.
Los Haitises parke naturalera lagun berriak (Eider, Caballo eta Juanito) iritsiko dira, abenturan parte hartzeko, eta hiru taldeetako kapitainek sorpresa itzela eramango dute. Orain arteko kapitainek laguntza izango dute aurrerantzean taldeak gidatzeko, eta, gaur gaueko atalean ikusiko dugunez, harrera ezberdina izango da talde bakoitzean.
Ongietorri beroa egingo dio Eiderri, 14. edizioko irabazleari, Patriren talde berdeak. Juanito Oiarzabal, Conquiseko aurpegi aski ezaguna, berriz, kanpamentu txiroan azalduko da, eta Caguama talde urdina berpiztea izango du helburu, taldeak kide gehiago gal ez dezan. Gotzonek eta Guaraguao taldeko lehiakideek, ostera, ez dute begi onez ikusiko Caballoren etorrera. Eta ez hori bakarrik, Gotzon eta Eider berriz elkartuko dira, aspaldiko partez. Ikusteko dago nolakoa izango den beraien arteko harremana, duela bi urteko finalean tentsioz betetako uneak bizi izan zituzten eta.
Asteleheneko immunitate jokoan, putzu batetik ahalik eta lokatz gehien bildu beharko dute, pisu gehien lortzen duen taldeak irabaziko baitu. Kapitainak nor baino nor gehiago arituko dira proba irabazteko lehian, kanporatzeko izendapena eta, bereziki, kanpamentu oso txiroko infernua saihesteko.
"El Conquistador del Caribe" astelehenero izaten da ikusgai, "Eguraldia" saioaren ostean, ETB2n eta eitb.eus-en.