Itxi

22:30ean

"Vascos por el Mundo" saioak Belfast bisitatuko du gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Nahiara Gago kazetaria Ipar Irlandako hiriburuan izango da, bertan bizi diren Iker, Andrea, Sarai, Ane Miren, Maria eta Jose Antonio euskaldunekin.

Nahiara Gago kazetaria Belfast hirian. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioak Belfastera bidaia egingo du. Nahiara Gago kazetariak Ipar Irlandako hiriburua ezagutzeko aukera izango du bertan bizi diren Iker, Andrea, Sarai, Ane Miren, Maria eta Jose Antonio euskaldunekin.

Hasteko, munduko museo ospetsuenetako batera joango dira, Titanic museora; izan ere, historiako luxuzko transatlantiko garestiena Belfasten eraiki zuten.

Gainera, Erraldoien Galtzada bisitatuko dute, "Game of Thrones" telesail ezagunaren agertoki izan den paraje natural ikusgarria.

Bestalde, Ipar Irlandako historia ezagutzeko aukera izango dute, eta herrialdeak 70eko eta 90eko hamarkadetan bizitako gatazkaren berri izango dute. Horretarako, hiriko bi auzo garrantzitsuenak banatzen dituzten Bakearen lerroak ezagutuko dituzte.

Naturaz eta paraje ikusgarriez inguratuta dago Belfast, eta hiriguneko bizitzak ere ez du etenik, bertako pubetako giroari eta herritarren nortasun ireki eta alaiari esker.

"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)