Itxi

Audientzia

"Teleberri" eguneko saiorik ikusiena Euskadin, % 27,8ko audientzia-zatiarekin

EiTB

Leer en Castellano

'La monarquia, un negocio rentable' erreportajea "360º" saioaren inoizko atalik ikusiena izan zen. Bestalde, asteazkeneko "El Conquis" debatea denboraldiko emanaldirik ikusiena izan zen.

Juan Carlos Etxeberria kazetaria, "Teleberri 2" albistegiaren aurkezlea. Foto: EiTB

Ikus-entzuleek Euskal Telebistako albistegiak aukeratu dituzte berriz ere koronabirusarekin bizi dugun salbuespen egoerari buruzko informazioa jarraitzeko. Ostegunean, "Teleberri"ren bigarren edizioa eguneko saiorik ikusiena izan zen berriz ere Euskadin, % 27,8ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, 2009az geroztik "Teleberri" ikusiena izan zen eta 482.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Eguerdiko edizioak ere datu bikainak eskuratu zituen: % 24,4ko kuota eta 359.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

Bestalde, ostegun gauean ikusgai izan zen La monarquía: un negocio rentable erreportajea "360º" saioaren inoizko atalik ikusiena izan zen, % 12,7ko audientzia-zatia bereganatuz. Eider Hurtadok aurkeztutako saioak 298.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Halaber, aipatzekoa da asteazken gaueko "El Conquis" debateak izan zuen harrera bikaina. Patxi Alonsok aurkeztutako saioa denboraldiko ikusiena izan zen, % 11,7ko kuotarekin. Emanaldian zehar, 237.000 ikus-entzulek bat egin zuten uneren batean saioarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Informazio gehiago (2)