Itxi

Gaur gauean

Kapitainen esku, alderantzikatutako sarearen jokoan, "El Conquistador del Caribe"n

EITB

Leer en Castellano

Norbera bere lekuan jarriko duen jokoa izango dute aurrez aurre kapitainek, edizio honetako gogorrenetakoa.

Alderantziz jarritako sareraen jokoa

Kapitain berriek bigarren Inmunitate Jokoari egin beharko diote aurre "El Conquistador del Caribe"ren 10. atal honetan. Eta ez da ahuntzaren gauerdiko eztula izango! Lokatzetan jokatutakoa osoa erraza iruditu zitzaien, eta Juanito eta Caballoren ustetan, talde berdeari mesede egiteko prestatu zuten. Maja taldeak erdietsitako garaipenari garrantzia kendu zioten biek.

Ez hori bakarrik. Caballok bestelako jokoak aldarrikatu zituen, bere gaitasunak erakusteko gogotsu dago eta. "El Conquistador"ek desirak errealitate bihurtzen dituenez, kapitainek edizio honetako jokorik gogorrenetako bat izango dute aurrez aurre, bakoitza bere lekuan jarriko duena. 

Ezin da edonor alderantzikatutako sarearen jokoan lehiatu. Banderatxoz josita dagoen sareak desnibel gogorra du, eskarmentu handiko edozein eskalatzaileren besoak ahultzeko modukoa. Horrez gainera, kapitainek inoiz baino presio handiagoa dute jokoan, eurak bakarrik lehiatuko dira, eta "El Conquistador"eko jarraitzaileen zein lehiakideen jomugan izango dira ondorioz. Beraien esku dago beraz, kanpamendu aberatsera ala Conquiseko historiako mangladirik okerrenera joateko txartela. 

Gogoratu, "El Conquistador del Caribe" saioa gaur gauean izango duzue ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus webgunean.

Informazio gehiago (2)