Itxi

Zinema ETBn

'Hiru 60' filma emango du gaur gauean ETB1ek

Alejandro Ezcurdia zuzendariak zinema-aretoetarako eginiko lehen film luzea da, 22:15etik aurrera ikusi ahal izango dena.

Filmaren promoziorako irudia

Astelehen honetan, Hiru 60 filma eskainiko du ETB1ek. Suspensez eta emozioz beteriko lan hau surf tradizio handiko euskal kokalekuetan grabatu zuten Alejandro Ezcurdia zinemagilearen zuzendaritzapean. Raul Merida, Sara Salamo, Adam Jezierski eta Guillermo Esterilla dira protagonistak.

Guillermok, unibertsitako ikasle eta surfzale amorratuak, antigoaleko argazki-karrete bat topatu du halabeharrez. Errebelatu ondoren, irudi misteriotsuak azalduko dira bertan, baita aspaldi desagertu zen lagun baten aurpegia ere. Misterioa argitu nahian, Danielarekin (Arte Ederretako ikaslea) eta bere anaiarekin (informatikan aditua), ikerketa arriskutsu bati ekingo dio...

Ez galdu Hiru 60 filma, astelehen gauean, ETB1en.