Kargatzen...
Itxi

22:30ean

'Los odiosos ocho' filma, gaur gauean, "La Noche de..." saioan

EiTB

Leer en Castellano

Felix Linaresek aurkeztutako saioak Eddie Murphy eta Brandon Lee aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko ditu.

'Los odiosos ocho' filmaren irudi bat, EiTBko bideo batetik hartuta

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak Los odiosos ocho filma eskainiko du. Quentin Tarantino zinemagileak zuzendutako lan honetan, Samuel L. Jackson,  Kurt Russel, Jennifer Jason Leigh, Tim Roth, Michael Madsen, Walton Goggins, Bruce Dern eta Demian Bichir aktoreak ikusiko ditugu. Bestalde, Ennio Morriconek sortutako soinu-bandak Oscar saria irabazi zuen, eta filmak beste bi izendapen izan zituen: argazkilaritza onena eta taldeko emakumezko aktore onena (Jennifer Jason Leigh). Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak eskainiko ditu emanaldiaren aurretik. 

Horrez gain, "La Noche de..." saioak Eddie Murphy aktorearen familiako istorio harrigarrien berri emango digu, eta Línea caliente atalak historiako artelan ospetsuenetan oinarritutako zinemako eszenak erakutsiko ditu.

Amaitzeko, Brandon Lee aktorearen heriotzaren 27. urteurrena gogoratuko du saioak. Brandon Lee El cuervo pelikularen filmazioan jaso zuen tiro baten ondorioz hil zen, eta hainbat kondaira daude gertakari horren inguruan. 

"La Noche de... Los odiosos ocho" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

 

Informazio gehiago (2)