Itxi

'El Conquis'en 11. atala

Ikerrek merezita galdu du duelua eta Estherrek lan ona egin du immunitate jokoan

EiTB

Leer en Castellano

Urdinek irabazi dute akuilu-makuiluen immunitate jokoa, eta berdeak izan dira azkenak. Martik Iker kanporatu du dueluan.

Iker, ontzia hondoratu beharrean zuela. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

"El Conquistador del Caribe" saioan Ikerren patua aspalditik zegoen idatzita. Bere ibilbidean zehar hainbat akats egin ditu, lehen egunetik hasita. Helikopteroaren proba nahiko erakusgarria izan zen: Iker ez zen izan gai sarea igotzeko, eta taldea haren lehiakortasun faltaz jabetu zen. Gotzon iritsi zenetik izan dituzten garaipenak direla eta, ez dute lehenago arriskuan jarri, masprezaren jokoa etorri zen arte; aukeratuen izenak ematerako orduan izan zuen akatsa erabakigarria izan zen bere etorkizunerako.

Akuilu-makuiluen immunitate jokoan Ikerrek bere taldekideen buru eta bizkarrak birrindu ditu, eta, ondorioz, kapitainak eta haren jarraitzaileek argi izan dute Iker arriskuan jarri behar zela. Guaraguao taldea bigarren gelditu da, eta Gotzonek ez du zalantzarik izan duelura bidali beharreko taldekidearen izena ematerakoan: Iker joan beharko zen duelura, bere kabuz irabaztera.

Dueluan susmo guztiak baieztatu dira: Iker ez da lehiatzeko gai. Bere pisuari eta ontziaren soka askatzerakoan izan duen hutsegiteari esker, duelua Martinaren alde zegoen. Donostiarrarentzat nahikoa izan da guztia lasai eta ongi egitea kanporatua izatetik libratzeko. Iker etxera bueltan doa eta Marti adoretsu itzuliko da kanpamentura, abentura hasi zenetik unerik txarrenean dagoenean.

Berdeak lehengoetara itzuli dira immunitate jokoan; azken ataletan lortutako garaipenek ez dute lortu neskak lehiakorragoak izaterik. "Eider efektua" ere desagertu egin da, eta berdeen jokoa oso etsigarria izan da. Mery saiatu da, eta azala eta hezurrak utzi ditu akuilu-makuilu eta zuziekin, baina ez da nahikoa izan. Martik Maja taldearen barne-arazoak argitara atera ditu, eta Patri arazoa arintzen saiatu da.

Bitartean, urdinek inurriek bezala jarraitzen dute: apurka-apurka eta zaratarik egin gabe jokoak irabazten ari dira eta, galtzen badituzte, ez dira urduritzen. Estherrek erakutsi du arerioek eta taldekideek uste baino lehiakide hobea dela. Oraingoz, Enekoren ustez "indartsuak" direnek baino gehiago egin du taldeari laguntzeko.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ak aldera, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.

Informazio gehiago (2)