Itxi

El Conquistador del Aconcagua

'Ez dut sekula Aconcaguan bezain beste sufritu', dio Mikel Goñik

Erredakzioa

EITB

Inoiz bizitako abenturarik zailenari ekin dio Mikel Goñik, 6.962 metro luze den 'harrizko zentinela' igotzen saiatuko baita.

Your browser doesn’t support HTML5 video

''Beharrezko bada, azala utziko dut bertan'' dio Mikel Goñik ahal duen moduan, oxigeno faltaz arnasari ezin eutsita. Egin esan, ez du beste erremediorik, Aconcagua guzti ahaldunari aurre egitea erabaki ostean.

Zalantza garrantzitsua du pilotariak, ez baitaki bere gaitasuna nahikoa izango ote den erronka burutzeko. Izan ere, bere egoera fisikoa ez da egokiena 7.000 metrotan gora egiteko. Horrez gain, gertukoek ez zuten parte hartzera animatu, edozein akats txiki garesti ordain dezakeelako abentura honetan. Hala ere, iritzi publikoa du etsai nagusia. Aho asko isildu nahi dituen arren, badaki abentura gaizki ateratzen bada, bere ospe txarrak okerrera egingo duela. Orain arte izan duen etsairik gogorrenarekin egin beharko du borroka oraingoan: bere burua.

Nahiz eta hori guztia kontuan hartu, ez zuen bitan pentsatu eta parte hartzea erabaki zuen. Juanito Oiartzabalekin bizitzea ez da bide erraza izan eta abenturak arnasa hartzeko une txiki bat eskaini dion bakoitzean, hortxe egon da Julian nor den nor garbi uzteko. Argi dago, hortaz, ez duela inortxo ere bere horretan utziko: Mikel Goñi aurrez aurre Aconcaguarekin.

''El Conquistador del Aconcagua'' irailean izango da ikusgai

ETBk prest dauka ''El Conquistador del Aconcagua'' lehiaketa eta errealityaren bigarren edizioa irailean estreinatzeko.
Guztiz berriturik dator ''El Conquistador del Aconcagua''ren bigarren edizioa, Hostoilek Euskal Telebistarentzat egindako reality-a. Berriro ere Joxan Goñiren zuzendaritzapean, emozioz beterik dator eta sorpresaz lepo.

Bigarren edizioan, 16 lehiakidek parte hartuko dute. Mendiari buruz ezer asko ez dakiten lagunak dira eta Juanito Oiarzabal izango dute gidari. Dena den, oraingo honetan 6.962 metroko gailurrera igotzea ez da izango gainditu beharko duten proba bakarra. Gailurrari azken erasoa jotzeko izango diren lekuetako bat lortzeko ere euren artean borroka egin beharko dute. Onenek izango dute bakar-bakarrik gailurra egiteko aukera.

13 atal eta zuzeneko finalak osatuko dute ''El Conquistador del Aconcagua''. Ordutegi nagusian izango da ikusgai. eitb.com-eko web gunean izango du garapena baita ere, eta facebook eta twitter-eko sare sozialetan ere jarraipena egin ahal izango da, saioa komentatu eta unerik onenak ikusteko.

Realityaren lehen edizioan, Iker eta Azucena lehiakideek eta erronkan parte hartu zuen Julian Iantzi aurkezleak igo zuten Acongacua, Juanito Oiarzabal gidari zutela. Aurten, beste16 lehiakide saiatuko dira berriz udazkenean ETB-2n ikusi ahal izango dugunez.


Bideoak (1)