Itxi

Audientzia

Euskal Telebistako albistegiek lidergoa sendotu dute martxoan

EiTB

Leer en Castellano

"Teleberri" albistegirik ikusiena izan da Euskadin, "Gaur Egun" eta "En Jake" saioak ere nabarmen hazi dira, eta aipagarria da "Bitartean Etxetik Ikasten" hezkuntza tartearen harrera ona.

Euskal Telebistako albistegi taldea. Argazkia: EiTB

Koronabirusari aurre egiteko itxialdiaren ondorioz, telebista kontsumoa nabarmen hazi da martxoan, eta, batez ere, informazio saio eta albistegien audientziak gora egin du. Egoera honetan, "Teleberri"k bere lidergoa sendotu du eta albistegirik ikusiena izan da Euskadin. Euskal ikus-entzuleek Euskal Telebistako albistegiak aukeratu dituzte bizi dugun ezohiko egoera honen gaineko informazioa lortzeko.

"Teleberri"k martxoan, bataz beste, % 22,8ko audientzia zatia bereganatu du, 2006 urtetik lortzen duen daturik altuena. Halaber, 333.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan. Inoizko hilabeterik ikusiena izan da "Teleberri"rentzat. "Gaur Egun" albistegiaren audientziak ere gora egin du, eta, bataz beste, % 2,5ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 8,1eko kuota eskuratu ditu martxoan.

Bestalde, Xabier Lapitzek aurkeztutako "En Jake" saioak inoizko daturik onenak eskuratu ditu hilabete honetan. Bataz beste, % 12,6ko audientzia-zatia bereganatu du, eta audientzia metatuari dagokionez, 158.000 ikus-entzule izan ditu Euskadin eta eragin eremuan. Daturik altuena, martxoaren 12an lortu zuen: % 24,6ko kuota, hain zuzen ere.

Horrez gain, "Bitartean, Etxetik Ikasten" hezkuntza saio berriak audientziaren harrera oso ona izan du. Astelehenean, martxoaren 30ean, estreinatu zenetik, lidergoari eutsi dio 4 eta 12 urte bitarteko umeen artean, azken egunotan, bataz beste, % 46,2ko kuota lortuz adin tarte horretan. Gainera, % 3,5eko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 6,6ko kuota bereganatu ditu lehen aste honetan, bataz beste.