Ostegunetik aurrera
Aste Santuko elizkizunak, Oriotik, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Bariko San Nikolas elizatik emango dituzte Ostegun eta Ostiral Santuko elizkizunak eta Pazko igandeko meza.
ETBren Meza Santuaren emankizun batetik hartutako irudia
Ohi denez, Aste Santuko elizkizunak Euskal Telebistan jarraitzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.
Orioko Bariko San Nikolas elizatik emango dira Ostegun eta Ostiral Santuko elizkizunak eta Pazko igandeko meza: ostegunean 19:00etan, ostiralean 17:00etan eta igandean 11:00etan. Guztiak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.