Itxi

Audientzia

"El Conquistador" berriz ere audientzia-buru, % 23,5eko audientzia-zatiarekin

EiTB

Leer en Castellano

Julian Iantzik aurkeztutako abentura-realityak 349.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Talde urdinak lortu zuen Ikurrina labirintoaren proban. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

"El Conquistador del Caribe" saioa berriz ere audientzia-buru izan zen asteleheneko ordutegi nagusian, % 23,5eko audienzia-zatia bereganatuz. Halaber, abentura-realityak 349.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan. Aurtengo edizioa estreinatu zenetik, hamahiru astez jarraian izan du saioak lidergoa bere ordu-tartean. 

Asteleheneko atalean, urdinek irabazi zuten labirintoaren immunitate-jokoa Simonen erakustaldiari esker. Talde berdeak proba galdu zuen, baina Duranak Pali suntsitu zuen soka askatzeko dueluan.

Abenturan gertatutako guztia ikusmin handiarekin jarraitu zuten sare sozialetako erabiltzaileek ere, eta #conquis12 etiketa joera izan zen Twitterren. Guztira, 3.500 txio izan ziren aipatutako traolarekin, eta hiru milioi inprimatzetik gora.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (2)