Audientzia
"El Conquistador" astelehen gauean nagusi, % 18,5eko audientzia-zatiarekin
EiTB
Julian Iantzik aurkeztutako saioak 333.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
"El Conquistador del Caribe" saioa bere ordu-tartean lider izan da, % 18,5eko kuota bereganatuz. Hamalaugarren astez, Julian Iantzik aurkeztutako saioak ordutegi nagusiko lidergoari eutsi dio, audientziaren aukerarik gustukoena dela berretsiz. Asteleheneko atalak 333.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Bestalde, #conquis13 etiketa eta Isma lehiakidearen izena joera izan ziren Twitterren.
Aste honetan, talde gorriak irabazi du kanibalen immunitate jokoa eta berdeak izan dira bigarrenak. Urdinak galtzaile atera dira, baina Adrik bere gaitasuna erakutsi du Andrearen kontrako duelua irabaziz.