Telesaila
Juan geroz eta larriago, asteazkeneko 'Operación Comète'en atalean
A.A.
EITB
Umeek desagertuta jarraitzen dute.
''Operación Comète'' telesailaren zazpigarren eta zortzigarren atalak izango dira ikusgai asteazken honetan ETB-2n. Juan geroz eta larriago dago eta laster hanka mozteko agindua eman beharko du Manuelek.
Mateo, berriz, beste liskar baten ondorioz, komisaldegira eramango dute. Juanek aterako du handik. Mateok, dena den, ez dio eskerronik adieraziko ilobari. Ezin dio barkatu militantzia politikoa.
Iriartek berriro ere presionatuko du Sebastian, Florentino harrapatzeko nahiak bultzatuta. Sebastianek informazioa bildu eta emango dio, baina oraingoan ere ez dute Florentino harrapatuko, baina haren laguntzaile garrantzitsu batzuk topatuko dituzte. Comette sarean kezkatuta daude, argi dago sator bat dutela eta denak dira susmagarriak.
Patrok umeak zergatik desagertzen diren kontatuko dio Mireni. Informazio honek lasaitasuna dakar. Dena den, oraindik ez dakite non dauden ezkutaturik eta bilaketak jarraituko du.
Bestalde, Bernardek Miren ezagutuko du Manuelen etxean kasualitatez eta berehala sortuko da elkarrenganako interesa. Arriskuei muzin egin eta Bernard bisitan joango zaio ostatura.
Orson, ordea, Ingalaterrara bueltatuko da eta bertan egonda Patrok gutun bat idatziko dio, kontu oso garrantzitsu bat esanez.
''Operación Comète'' asteazken honetan emitituko da 22:00etatik aurrera ETB-2n.