Itxi

Audientzia

"El Conquis" debatea asteazkeneko ordutegi nagusian audientzia-buru

EiTB

Leer en Castellano

Patxi Alonsok gidatutako saioak azken bost urteetako daturik onena lortu zuen: % 16,2ko audientzia-zatia.

Patxi Alonso eta Andrea "El Conquis" saioan. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Asteazkeneko "El Conquis" saioa, ordutegi nagusian, audientzia-buru izan zen, % 16,2ko kuota bereganatuz. Azken bost urteetako daturik onena lortu zuen Patxi Alonsok aurkeztutako debateak eta 239.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen, Euskadin eta eragin-eremuan.

Halaber, sare sozialetan jarraipen zabala izan zuen: #elconquis13 traolak 4.000 txio baino gehiago izan zituen eta joera izan zen Twitterren, Estatu mailan lehen postua bereganatuz.

Asteazkeneko debatean, Andrea, abenturako azken lehiakide kanporatua, izan zuten protagonista. Horrez gain, Immunitate Joko berri eta garrantzitsu baten berri eman zuten eta amaitzeko, Seleta iazko kapitaina ere izan zuten platoan.

Informazio gehiago (2)