Kargatzen...
Itxi

Kirolak

Amstel Gold Race lasterketa eta Gurutz Aginagalde protagonista, asteburuan

EiTB

Leer en Castellano

Horrez gain, asteroko pilota, herri kirol eta estropada tarteak izango ditugu bideoteka formatuan.

Julen Aginagalde eskubaloi jokalaria, EiTBren bideo batetik hartutako irudian

Itxialdian jarraitzen dugun arren, kirol eskaintza betea izango dugu asteburu honetan ere ETB1en eta eitb.eus-en, zaletuen gozamenerako. 

Gaur bazkal ostean, 2015eko eta 2016 Amstel Gold Race lasterketa eskainiko da. Apirilaren 19an ospatzekoa zen aurtengo proba, baina Covid 19a tarteko hau ere atzeratua geratu da. 

18:00etako "ETB Kantxa Bideoteka" tartean, hiru partida hauek izango dira ikusgai: Bergara II-Arretxe vs Unanue-Zezeaga (1992ko Binakako finala), Eugi-Goñi III vs Olaizola II-Patxi Ruiz (2002ko Ama Zuriaren Torneoa) eta Titin III vs Nagore (2003ko Lau t´erdiko finala). 

Igandeko lehen hitzordua 12:00etan izango dugu: Gurutz Aginagalderi elkarrizketa "Helmuga" saioan, duela 25 urte Bidasoak lortutako Europako garaipen historikoari buruz. Jarraian estropaden tartea zabalduko dute, 2018ko Kontxako Bandera eskaintzeko. 

Bazkal ostean, 16:00etan, harri jasotzaileen inguruko saio berezia, Perurena aita-semeak, Gibitegi (Iñaki Otaegi) eta Mieltxo Saralegi protagonista direla, eta 17:00etan "ETB Kantxa Solasean", Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Mikel Idoaterekin. Lau norgehiagoka hauek aztertuko dituzte: Unanue vs Eugi (1999 Lau t´erdiko finala), Unanue-Errasti vs Capellan-Lasa III (2000ko San Mateo Torneoko finala), Olaizola I-Elkoro vs Goñi II-Zezeaga (1999ko Aspeko Binakako finala) eta Olaizola I-Goñi III vs Alustiza-Beloki (2001eko Binakako finala).