22:15ean
Haurrak kalera irteteko neurria aztergai, gaurko "360º" saioan
EiTB
Horrez gain, gobernuaren kudeaketaren kontrako kritika zorrotzak, notizia faltsuak eta oposizioan nagusitzeko eskumako alderdien arteko lehia aztertuko ditu saioak.
Sei asteko konfinamenduaren ondoren, itxialdia leuntzeko lehen neurria iragarri du gobernuak: gaur, haurrak kalera irten daitezke, 42 egun etxean igaro ondoren. Aste honetako "360º" saioa familia ezberdinekin egongo da, irtenaldi hauek elkarrekin nola egingo dituzten ikusteko. Halaber, zeresan handia sortu duen neurri honen inguruan adituen iritziak ere jasoko ditu.
Bestalde, Eider Hurtadok zuzendutako saioak egun hauetan bizi dugun egoera politikoaren analisia egingo du. Gobernuaren kudeaketaren kontrako kritika zorrotzak, notizia faltsuak eta oposizioan nagusitzeko eskumako alderdien arteko lehia bizia aztertuko ditu, besteak beste.
Horretarako, Iñaki Gonzalez Deia egunkariko zuzendari laguntzailearen, Iñaki Soto Gara-ko zuzendariaren eta Concha Minguela kazetariaren iritziak bilduko dituzte. Besteak beste, eskumako politikaren berezitasun nagusiak aztertuko dituzte, horien artean, Felipe VI. Erregearen parte-hartzea eskatzen duten ahotsak zein mutur muturreko iritziak ere.
Horrez gain, gehien sufritzen ari direnek tokia izango dute "360º" saioan, eta zaharren egoitzetako langile eta egoiliarrek bizi duten egoera azalduko dute.
"El Coronavirus en 360º" saioa gaur gauean izango da ikusgai 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.