Itxi

Audientzia oharra

'Euskadi Directo' saiorik ikusiena izan zen larunbat arratsaldean

A.E.

EITB

Ikus-entzuleek ETB-2ko programa aukeratu zuten Bilboko jaien hasiera gertutik jarraitzeko.

Bilboko jaien hasieraren inguruko 'Euskadi Directo' saio berezia audientzian nagusi bilakatu zen larunbat arratsaldean. Marijaiaren etorrera eskaini zuen saio bereziak %16,3ko audientzia zatia izan zuen bere ordutegian. Hurrengo saiorik ikusienari 4 puntuko aldea atera zion 'Euskadi Directo' bereziak.

Bataz beste, 55.000 ikus-entzulek jarraitu zuten jaien inguruko saio berezia eta 293.000 pertsonek bat egin zuten emanaldiarekin arratsaldean.

Adela Gonzalezek aurkeztutako saio berezia 18:30ean hasi zen eta 21:00ak arte iraun zuen. Marijaiaren etorrerakin abian jarri ziren jaien lehen orduak zuzen-zuzen eta bizi-bizi kontatu zituen ETBko saioak.

Estropadak nagusi igande eguerdian

Horrez gain, igandeko estropaden emanaldia saiorik ikusiena izan zen bere ordutegian ETB-1en. Pasai Donibaneko Iberdrola Banderaren emanaldiak % 18,5eko sharea eskuratu zuen. Horrez gain, uneren batean 85.000 ikus-entzulek jarraitu zuten estropada