Itxi

Audientzia

"El Conquistador" audientzia-buru, berriz ere, % 23,8ko kuotarekin

EiTB

Leer en Castellano

Julian Iantzik aurkezten duen abentura-realityak 353.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen.

"El Conquistador" saioko taldeak. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

"El Conquistador del Caribe" asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen % 23,8ko kuota bereganatuz. Halaber, Los Haiteses-eko abenturak 353.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Julian Iantzik aurkezten duen saioak astelehen gaueko lidergoari eutsi dio urtarrilean estreinatu zenetik.

Abenturaren hamazazpigarren atalean, Seletak hartutako erabakiak polemika piztu zuen. Kapitainak Jurdan salbatu zuen bere laguna delako, eta Adri eta Txukum kanporatu zituen, Guaraguao taldearen hiru lehiakideek egindako duelu txarraren ostean.

Halaber, #conquis17 etiketa joera izan zen Twitterren, Estatu mailan bigarren postua lortuz. Aipatutako traolak ia hiru milioi inprimatze lortu zituen sare sozialaren timelineetan. Gainera, Seleta, Txukum eta Adriren izenak ere joera izan ziren.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (2)