Itxi

22:30ean

Adri eta Txukum, Seletaren biktimak, gaur gauean, "El Conquis"en

EiTB

Leer en Castellano

Saioaren aurtengo edizioko unerik gogorrenak nola bizi izan zituzten azaltzeko aukera izango dute bi gonbidatuek.

Adri eta Txukum, lehiakearen azken kanporatuak. Argazkia: EiTB

Abenturaren hamazazpigarren atalean, Seletak hartu zuen erabakiak polemika handia piztu zuen. Kapitainak Jurdan salbatu zuen bere laguna zelako, Txukum eta Adri kanpoan utzita. Gertatutakoak 8.000 iruzkin baino gehiago izan zituen "El Conquistador del Caribe" saioak Twitter sarean duen kontuan. Gaur gauean, bi lehiakide kanporatu horiek euren bizipena lehen pertsonan azaltzeko aukera izango dute Patxi Alonsok aurkezten duen "El Conquis" saioan.

Halaber, Seleta, Jurdan eta dueluan aritu ziren gainerako lehiakide laguntzaileak kanpamentura itzuli zireneko irudiak eskainiko ditu saioak, eta, horrez gain, bi taldeetako lehiakideek izendapenak egiteko dituzten estrategiak aztertuko dituzte.

Bestalde, Adri eta Txukum euren kapitain ohiekin elkartuko dira berriro, baita Martina eta Maleni lehiakideekin ere. Conquistologoek, Ainhoak, Txurruk eta Humbetok osatuko dute saioaren solaskide eta kolaboratzaileen zerrenda.

"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30 aldera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (2)