22:30ean
"Vascos por el Mundo" Miamin izango da gaur gauean
EiTB
Pedro Mardones Floridako hiri honetan barrena ibiliko da bost protagonista euskaldunen eskutik.
Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioak Miami bisitatuko du, Floridako hego-ekialdeko hiria. Pedro Mardones kazetariak bertan bizi diren Adriana, Amaia, Iker, Alazne eta Yon euskaldunen eskutik ezagutuko ditu hiri eta inguruetako sekretu eta paraje ikusgarrienak. Horien artean, South Beach, Star Island, Everglades parkea, West Palm Beach eta Cayo Vizcaino bisitatuko dituzte.
Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen bizipenak biltzen dituen "Vascos por el Mundo" saioak grabazioak eten behar izan ditu koronabirusaren erruz eta munduan barrena egindako bidaiak berreskuratuko ditu aste hauetan. Hurrengo asteetan, Lurmutur Hiria, Kosta Urdina, Zipre, Panama, Florentzia, Puerto Rico eta Guatemalari buruzko atalak eskainiko dituzte.
"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.