Itxi

22:30ean

'La presa' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n

EiTB

Leer en Castellano

Saioak Jon Kortajarenaren ibilbidea errepasatuko du, eta, horrez gain, 'El resplandor' eta 'Braveheart' pelikula mitikoen filmazioen inguruko erreportajeak eskainiko ditu.

'La presa' pelikularen irudia, EiTBko bideo batetik hartuta.

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak La presa intrigaz beteriko filmaren estreinaldia eskainiko du. Eric Valette zinemagileak zuzendutako lana da, eta Albert Dupontel, Alice Taglioni, Stéphane Debac eta Caterina Murino dira aktore protagonistak. Kartzelatik ihes egin duen lapur bat zelda-kide izan duen pertsonaren bila abiatuko da, serie-hiltzaile bat dela eta egindako krimenak berari leporatu nahi dizkiola jakingo baitu.

Felix Linaresek gidatzen duen saioak zenbait erreportaje interesagarri eskainiko ditu filmaren aurretik. Hasteko, Jon Kortajarena aktore eta modelo bilbotarraren ibilbidea errepasatuko dute.

Horrez gain, El resplandor filmaren estreinaldiaren 40. urteurrenean, filmazioaren eszena beldurgarrienak nola egin zituzten azalduko dute.

Amaitzeko, Braveheart pelikulan ikus daitezkeen akats historikoak aztertuko dituzte.

"La Noche de... La presa" gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)