Kargatzen...
Itxi

Audientzia

"El Conquis" bere ordu-tartean lider, % 14,0ko audientzia-zatiarekin

EiTB

Leer en Castellano

Patxi Alonsok aurkezten duen debateak 245.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Patxi Alonso eta Julian Iantzi "El Conquis"en. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Asteazkeneko "El Conquis" debatea bere ordu-tartean nagusi izan zen, % 14,0ko audientzia-zatiarekin. Halaber, Patxi Alonsok aurkezten duen saioak 245.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Debateak, gainera, jarraipen handia izan zuen sare sozialetan, eta #elconquis18 traola joera izan zen Twitterren.

Esther, azken lehiakide kanporatua, eta Julian Iantzi izan ziren asteazkeneko gonbidatuak, eta abenturako asteleheneko atal polemikoan gertatutako guztia aztertu zuten platora joandako conquistologoekin batera.

Informazio gehiago (2)