ETBSat
Nola sintonizatu ETBSat?
E.O.
EITB
ETB Sat euskal irrati-telebista publikoak Europako teleikusleentzat sortutako katea da.
ETB-1 (euskaraz) eta ETB-2 (gazteleraz) kateen edukiak laburtuta eskaintzen dira bertan. ETB Sat-en (Euskadi TV) orotariko saioak ikus daitezke, eta 24 orduetan etenik gabe eskaintzen da. Errealitateari atxikita dago. ETB Sat-ek kontuan hartzen du Europako teleikusleek Euskadiko gaurkotasunezko gaiak ezagutzen eta jarraitzen dituztela. ETB Sat-ek kontuan hartzen du ikusleek euskaraz jaso nahi dutela informazioa, eta euskaraz trebatu eta entretenitu nahi dutela. Horrez gain, aintzat hartzen du badirela euskaraz gain, gaztelania eta frantsesa ere beren hizkuntza gisa dituzten euskaldunak.
ETB Sat nola sintonizatu
ETB Sat ondorengo parametroetan sintonizatzen da:
- Transpoderra 20
- Norma: DVB-S
- Modulazioa: QPSK
- Frekuentzia: 11508 Mhz.
- Pol V.
- Synbol rate 22,000 Msym/sg
- Fec 5/6
Euskadi Irratia eta Radio Euskadiren parametroak honako hauek dira:
Euskadi Irratia (ETB Radio 1)
Service ID: 7022
PID audio: 743
Radio Euskadi (ETB Radio 2)
Service ID: 7023
PID audio: 744
Jarri gurekin harremanetan
Gurekin harremanetan jarri nahi duen oroko telefonoz edo e-mail bidez egin dezake:
EITBren Nazioarteko Hedapen arduraduna:
Unai Ortuzar
Telefonoa: +(34) 946563000
Idazkaria
Agurne Castañeda Landa
Telefonoa: +(34) 946563000
Horrez gain, zuen iradokizunak gustora jasoko ditugu ondoko helbidean: canalvasco.etbsat@eitb.com