''El Conquis''en 19. atala
Vir eta Simon joan dira eta Mikelek gutxienekoa lortuta jarraitzen du abenturan
Mikel izan da salbatu den bakarra, eta dueluan gutxienekoa lortuta jarraituko du abenturan. Gorriek urdinei irabazi diote kaiukoen immunitate-jokoan.
"El Conquistador del Caribe" saioaren 19. atalean Virrek eta Simonek esan dute agur, baina edonor joan zitekeen etxera; izan ere, talde urdineko eta gorriko zein lehiakide daude prest finaleraino gelditzen diren dueluak gainditzeko? Eskaera maila asko igo da eta immunitate-jokoetako porrotak larrutik ordaintzen ari dira. Bestela, galde diezaiotela Mikeli: zuen guztia emanda, gutxieneko marka gaindituta lortu du saioan jarraitzea, eta ia-ia porrota da hori berarentzat. Dena den, bai Virrek eta Simonek nahiz Mikelek txapela kentzeko moduko duelua egin dute. Zorionak!
Urdinen hondamendia kaiukoarekin egindako immunitate-joko oso txarrak markatu du. Bazirudien beraientzako joko aproposa izango zela,- izan ere, gorriek baino indar handiagoa dutela erakutsi dute orain arte. Dena den, burua ongi izan behar zuten. Seletaren taldea gogoz eta indartsu iritsi da jokora, janariak emandako energiarekin, eta urdinak, berriz, irabazi nahi zutela esanez, baina erdi etsita atera dira "Alcatraz"etik eta kaiukoa erraldoia egin zaie tiraka hasi direnean. Zapalgailu bat balira bezala igaro dira gorriak beraien gainetik.
Burua nahasirik, bilera ere gogorra egin zaie urdinei, eta Manuren erabakia ez zaio gustatu taldearen alderdi gogorrari. Simonek taldean jarraitzea nahi zuten, baina kapitainak ez du beraien nahia bete. Mikel eta Simon arriskuan izanik, Vir bidali dute duelura, baina horrek ere ez du giroa baretu. Inork nahi ez zuen moduan bukatu da eguna: lagun bat baino ez da itzuli kanpamentura.
Manuren taldea oso egoera larrian dago, eta, konponbiderik laster aurkitzen ez badu, etorkizun iluna du. Dena den, "El Conquis"en segundo gutxi batzuetan dena alda daiteke, ez ahaztu.
Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30 aldera, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ere ikus daitezke.