Itxi

Audientzia

"El Conquistador" eguneko saiorik ikusiena, % 23,9ko audientzia-zatiarekin

EiTB

Leer en Castellano

Julian Iantzik aurkezten duen saioak 336.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua bereganatu zuen.

Julian Iantzi "El Conquistador del Caribe"ko aurkezlea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Aurreko astean bezala, "El Conquistador del Caribe" realitya asteleheneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Julian Iantzik aurkeztutako abentura-saioak bere ordu- tartean lidergoa lortu zuen % 23,9ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, 336.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin, Euskadin eta eragin eremuan.

Abenturaren 19. atalean, Virrek eta Simonek agur esan zuten, eta Mikelek gutxienekoarekin lortu zuen jarraipena. Duelu gogorra izan zen talde urdinarentzat, proben eskaera maila asko igo zelako, eta kaiukoen immunitate-jokoaren porrota larrutik ordaindu zuten.

Sare sozialetako erabiltzaileek gertutik jarraitu zuten asteleheneko atalean gertatuko guztia, eta #conquis19 etiketa joera izan zen Twitterren. Lau milioi inpresio baino gehiago lortu zituen aipatutako traolak sare sozialaren timelinean.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (2)