Itxi

Gasteizko FesTVal

EITBko programazio berriaren aurkezpena, ostiralean Gasteizen

A.A.

EiTB

EITBko aurkezle ugari bertan izango dira.

Ostiral honetan, irailaren 2an, EITBko programazioaren aurkezpena izango da 19:00ean Vitoria-Gasteizko Guridi zinemetan.

Argazkien txanda izango da hasteko eta ondoren hasiko da ekitaldia. Bertan, Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak, Miguel Angel Idígoras ETBko zuzendariak, Javier Torrontegui EITB Irrati-Taldearen zuzendari-koordinatzaileak, Patxi Arratibel EITBko Estrategia eta Kanpo Harremanen zuzendariak eta Edurne Ormazabal eitb.com-eko zuzendariak hartuko dute parte.

Udazken honetarako telebista eta irratiko programazioaren ildo nagusiak azaltzeaz gain, eitb.com berria aurkeztuko dute. Horrez gain, Joselu Blanco ETBko Programazio zuzendariak 'Escepticos' saioa aurkeztu eta ondoren homeopatiari buruzko atalaren emanaldia izango da.

Ekitaldira EITBko aurkezle ezagunak bilduko dira.