Itxi

22:30ean

'El virus de la Corona' erreportajea, gaurko "360º" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Eider Hurtadok aurkeztuta, Espainiako monarkiaren inguruko azken ikerketa judizialen berri emango du saioak.

Juan Carlos I.a eta Corinna Larsen. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Gaur gaueko "360º" saioak eskainiko duen El virus de la Corona erreportajeak monarkiaren inguruko azken ikerketa judizialak izango ditu ardatz. Juan Carlos I. Espainiako errege emeritua eta horren semea, Felipe VI. erregea, offshore enpresen mugimenduekin zuzenean lotzen dituzten ikerketen nondik norakoak ulertzeko gakoak emango dizkigu. 

Eider Hurtadok José María Irujo (El País), James Badrock (The Telegraph) eta Caroline Zumbach (Tribune de Geneve) kazetariekin aztertuko ditu monarkiaren ustezko delitu-ekintza hauek. Horrez gain, Rudolf Elmert Suitzako Bankako adituak kapitala zuritzeko delituaz haratago doazen ekintzak direla aipatuko du. 

Halaber, "360º" saioak Corinna Larsen erregearen lagun ohiarekin hitz egiteko aukera izango du. Monarkiaren ustezko izen-mailegatzaileak Espainiako Zerbitzu Sekretuen aldetik jazarpen handia jaso duela aitortuko du, heriotza mehatxuak barne. Errege-etxeak ekintza horien berri bazekiela, eta Felipe VI.a ere jakinaren gainean zegoela azalduko du. 

Estatuak erregea defendatzeko operazio bat jarri du martxan? Horren harira, Carmen Rigalt, Juan Luis Galiacho eta Ana Pardo de Vera kazetari eta monarkian adituek azken 40 urteetan Espainiako Errege-etxearen irudia zaintzeko burutu diren ekintzen berri emango dute. 

"360º" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)