Kirolak
Abel Barriolari eskainiko zaio gaurko "ETB Kantxa Solasean" saioa
EiTB
Frontoietan maitatuenetakoa izan den pilotariaren jarduna aztertuko dute Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Juan Mari Juaristik.
Abel Barriola izango da protagonista gaurko "ETB Kantxa Solasean" (17:00etan) saioan. Leitzarra azken urteetako atzelaririk berezienetakoa izan da, hiru modalitatetan txapela lortu duen bakarrenetakoa. Sake berezikoa, aurrean atzean bezala bikain jarduten zuen pilotaria. Bi hamarkadatan frontoiek gozatua hartu zuten eta zaletuen artean maitatuenetakoa izan zen. Barriolaren azken partidek oihartzun handia izan zuten, eta marka utzi duen kirolaria izan da. Bere jarduna aztertuko dute Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Juan Mari Juaristi Atano XIII.ak.
Eguerdiko "Gure Bideoteka" (12:25ean) saioan estropadak izango ditugu: 2013ko playoff-ak eta El Corte Inglés Bandera.