22:30ean
"El Conquis" saioak Ion eta Jurdan hartuko ditu gaur gauean
EITB
Horrez gain, Patxi Alonsok gidatzen duen solasaldian, kinka larrian dagoen Nekaneri buruz ere arituko dira.
Gaur gauean, ETB2ko "El Conquis" saioak Ion eta Jurdan lehiakide ohiak hartuko ditu platoan. Final handirako oso gutxi falta denean, bi indartsuen kanporaketak hankaz gora jarri du realitya. Duranak garaipena lortuta, faboritoetako bi etxera bidali ditu eta gasteiztarra ikurrina eramateko hautagai berri bilakatu da. Ion eta Jurdan izango dira Patxi Alonsoren gonbidatuak, eta beraiekin batera, besteak beste, duelua irabazi ostean Durana kanpamentura itzuli zenekoa biziko dute.
Saioko beste protagonista Nekane izango da. Orkatila minduta izan arren, Galdakaoko lehiakideak besteen antzera lehiatzen jarrai dezakeela uste du, baina taldekideek errezeloz begiratzen diote. Nekanek amore eman beharko luke? Hori izango da aste honetako konkistologo, kapitain eta gainerako gonbidatuek jorratuko duten gaietako bat.
Gainera, ikusleen gogokoenaren lehian kanpoan geratuko diren hiru lehiakideak nortzuk diren jakingo dugu, hurrengo edizioko castingaren datak ezagutuko ditugu eta Humbertoren pertsonaia berria zein den jakingo dugu.
"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.