22. atalaren aurrerapena
Orientazioa neurtzeko joko erabakigarria, gaur gauean, "El Conquis" saioan
EiTB
Nekaneren lesioak abentura alda dezake, goitik behera gainera.
Gaur gauean, "El Conquistador del Caribe" saioko 22. atala tentsio handikoa izango dela dirudi, eta Nekaneren lesioak abentura alda lezake, goitik behera gainera.
Immunitate jokoa funtsezko erronka bihurtuko da talde urdineko lehiakideen etorkizunerako, Nekaneren lesioa oztopo handia izan daitekeelako. Gainera, posta jasoko dute, eta kapitainek ia arrapaladan egin beharko dute alde kanpamentuetatik.
Ordurako martxan izango da aste honetako jokoa: kapitainek zuloa egin beharko dute lurrean aztarna bat lortzeko, eta iparrorratz baten laguntzarekin, euren taldekideak bilatu beharko dituzte, ondoren, elkarrekin, orientazioan duten trebezia erakusteko, ikurrina lortzeko asmoz.
Jokoa irabazten dutenek pauso handia emango dute finalera begira; galtzaileen artean, berriz, urduritasuna nagusituko da, bi lehiakidek saioa utzi beharko baitute.
Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, "Eguraldia"ren ostean, 22:30 aldera, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, EiTB Nahieran-en atal guztiak ikus daitezke.