Itxi

Joseba Arguiñanorekin

Durangaldea, 20:00etan, "Historias a Bocados" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Joseba Arguiñano sukaldari eta aurkezleak Berriz, Mañaria eta Otxandio herriak bisitatuko ditu.

"Historias a Bocados", Durangaldean. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Gaur, ekainak 21, Joseba Arguiñanok Durangaldetik osteratxoa egingo du "Historias a Bocados" saioan. Aukera paregabea izango da bertako biztanle batzuk berriro agurtzeko eta haiekin lasai hitz egiteko, eta plater goxoak prestatu eta aire zabalean dastatzeko. 

Aitor Biritxinagarekin Berrizen elkartuko da. Esne-behiak zaintzen dituen pabiloian izango da aurkezlea. Han, jezteko txanden eta ekografien artean igarotzen dituzte egunak, belardi berdeez inguratuta. Paisaia eder horren erdian, Aitorrek Joseba gonbidatuko du bere arroz-esnea probatzera. 

Azken hilabete hauetan, Jose Bilbaok bi egiteko nagusi izan ditu batez ere, baratza zaintzea eta motorrak konpontzeko tailerrean lan egitea. Jose alaiarekin solastatuko da aurkezlea, eta sukaldaritzako duen trebeziaz gozatuko du baita ere. Mañarian, motorzaleak paella zoragarria prestatuko du.

Josebak Otxandion bukatuko du aste honetako ibilaldia. Jon Estankona sukaldariak zuzentzen duen Korostondo jatetxera gerturatuko da. Gustu guztietarako platerak eskaintzen ditu bertako kartak. Asto xarmangarriak bisitatu ondoren, indaba jana ederra egingo dute biek. 

"Historias a Bocados", 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)