Zinema
'80 egunean' filma, gaur gauean, ETB1en
EiTB
Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako filmak homosexualitatea du hizpide, eta 22:30etik aurrera izango da ikusgai.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal zinema izango da protagonista gaur gauean ETB1en, 22:30etik aurrera, 80 egunean filma izango baita ikusgai.
Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako film honek homosexualitatea du hizpide. 70 urteko emakume bat, Axun, da horren protagonista. Ospitalera bere alabaren senar ohia bisitatzera joango da, eta Maite aurkituko du bertan, gaixoa zaintzen. Nerabezaroan lagun minak izan ziren, baina azken 50 urteotan ez dute elkar ikusi. Eguneroko errutinak gaztaroko kimika ekarriko die gogora berriro.
Ez ezazu galdu, gaur, 22:30ean, ETB1en.