22:30ean
Gasteiztik Guardiara, gaur gauean, "The Basque Route" saioan
EiTB
Iñaki Urrutiak arroila-jaitsiera egingo du En Tol Sarmiento taldeko kideekin, mendiko ibilbide ezberdinak ikasiko ditu Juanito Oiarzabalekin eta Arabako Errioxan amaituko du bidaia.
Gaur gauean, "The Basque Route" saioaren bigarren atalak Arabara eramango gaitu, lurralde honen eskaintza turistiko eta gastronomiko zabala ezagutzeko.
Gasteiz eta Guardia arteko ibilbidea egingo du Iñaki Urrutiak. Hasteko, arroila-jaitsiera egingo du En Tol Sarmiento taldeko kideekin, eta, ondoren, Arabako mendi ibilbide ikusgarriak ezagutuko ditu Juanito Oiarzabalekin.
Guardian amaituko du, Arabako Errioxan, bertoko saltoki ezberdinetatik tour berezi bat eginez.
"The Basque Route" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.