'Gaztea Fest'
Udako musika jaialdietako kontzertuak, igandetik aurrera ETB-3n
A.H.
EITB
'Gaztea Fest' saioak Azkena Rock Festival, Euskal Herria Zuzenean eta Bilbao BBK Live jaialdietako emanaldirik onenak eskainiko ditu.
Datorren igandetik aurrera, ETB-3ko 'Gaztea Fest' saioak udan Euskal Herrian ospatu diren musika jaialdi garrantzitsuenetako kontzertuak eskainiko ditu. Gasteizko Azkena Rock Festival izango dute abiapuntu eta ondoren, Euskal Herria Zuzenean eta Bilbao BBK Live-eko emanaldirik onenak etorriko dira.
Azkena Rock Festival
Bad Brains talde estatubatuarraren kontzertuarekin hasiko da 'Gazte Fest' saioa igande honetan, irailak 11, eta astero, talde baten edo biren emanaldia eskainiko da. Hurrengo egunetan honako talde hauen kontzetuak daude aurreikusita: Bad Brains; The Riff Truckers eta Blue Rodeo; Atom Rumba eta Reverend Horton Heat; Eels, Queens of the Stone Age eta Clutch; Gregg Allman, New Bomb Turks eta Juke Box Racket, eta amaitzeko, Paul Séller, Brian Stzer, Bright Eyes eta The Avett Brothers.
Euskal Herria Zuzenean
Iparralden ospatzen den jaialdi honetako emanaldiei dagokionez, 'Gaztea Fest' saioak beste egitura bat izango du, egun bakoitzeko laburpenak eskainiz. Hiru saio izango dira guztira: lehenegoan, Morsheeba, Iam, Goran Bregovic eta Nasser taldeen emanaldien laburpena eskainiko da; bigarrenean, Jim Jones Revue, Shaka Ponk eta Goose taldeenak, eta amaitzeko, Prowpuskowic, Betagarri eta Tiken Jah Fakoly taldeenak.
Bilbao BBK Live
Azaroaren azkeneko asteburutik aurrera Bilbao BBK Live jaialdiak hartuko du lekukoa. Hauek izango dira emanaldiak: Coldplay, Kasabian eta Suede; Ken Zazpi eta Noisettes; Mclan; Vetusta Morla, Jack Jonson eta TV on The Radio; Enkore eta Zarama; Chk Chk Chk eta Les Savy Fav; Black Crowes eta Seasick Steve; Japanese Voyeurs, Neon Trees eta The Mars Volta; Russian Red, The Twlight Vsigers eta Beady Eye, eta amaitzeko, Kaiser Chiefs. Abendu eta urtarrilerako iragarrita daude emanaldi hauek.