Gaur gauean
Iritsi da "El Conquistador"en final handia!
EiTB
Durana, Erro, Jon Quel, Mikel, Lander eta Isma dira aurtengo finalistak. Julian Iantzik gidatuko du azken-aurreko gala Miramondik.
Durana, Erro, Jon Quel, Mikel, Lander eta Isma dira gaur gauean ikurrinaren lehian nor baino nor gehiago ikusiko ditugun sei finalistak "El Conquistador del Caribe" saioko final handian. Ohikoa den bezala, Julian Iantzik gidatuko du edizio honetako azken-aurreko gala Miramongo estudioetatik.
Dominikar Errepublikan dagoen Haitises parke nazionala izango da final handi honen agertoki paregabea. Azken proba Boca de Tiburón kobazuloan hasiko da, eta gogorra izango da, eta sei hautagaien irabazteko benetako aukerak neurtuko ditu.
EiTBk Donostian dituen estudioetan izango dira sei finalistak, eta eurak izango dira protagonista Julian Iantzik gidatuko duen gala berezian. Handik ikusiko dugu nor izango den Iker Babioren ordezkoa hartu eta ikurrina dantzan jarriz Kariben bizitako nekeak eta kalamidadeak ahaztuko dituena.
Duranak, Ismak, Mikelek, Landerrek, Jon Quelek eta Errok familiakoak eta lagunak izango dituzte ondoan, baita gainerako lehiakideak eta aurten parte hartu duten kapitain guztiak ere. Irabazleak 20.000 euroko saria bereganatuko du.
Gala horretan, faboritoaren lehiaketan ere beste pauso bat egingo dugu aurrera. Botoa ematen jarrai dezakezue, eta astelehenean boto gutxien dituzten hiru lehiakideak kanpoan utziko ditugu. Horrela, beste sei geldituko zaizkigu faborito izateko lehian. Hurrengo asteazkenean, uztailaren 1ean, egingo dugun azken galan, jakingo dugu nor den ikus-entzuleei gehien gustatu zaizuen lehiakidea.
"El Conquistador del Caribe"ren aurtengo edizioa arrakastatsua izan da oso audientziei begiratuta. Gaur ere, denak espero zaituztegu ETB2n eta webgunean, 22:30ean, "Eguraldia"ren ondoren. Atal guztiak EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.