Gaur, 22:30ean
Faboritoa aukeratzeko galak emango dio amaiera "El Conquistador"en edizio honi
EiTB
Ikus-entzuleen gustukoena den lehiakideak 5.000 euroko saria eskuratuko du.
Gaur amaituko da "El Conquistador del Caribe" realityaren 16. edizioa. Arrakastatsua izan da aurtengo edizioa eta halaxe amaitu nahi du: saioko lehiakideen artean ikusleen gustukoena aukeratuo den gala ikusgarri batekin.
ETB2ko saio honetako jarraitzaileek botoak emanez erabaki dute astero ze konkistatzaile gelditzen zen kanpoan gustukoena izateko lehia honetatik. Orain, 5.000 euroko saria irabaziko duen botazioko garailea nor den jakiteko garaia iritsi da. Puntu honetaraiko iritsi diren sei finalistak hauek dira: Lander, Erro, Idoia, Mikel, Durana eta Nekane. Azken gala honetan zergatik merezi duten "gustukoenaren tituloa" irabaztea azalduko digute eta gainerako lehiakideak euren defentsan nahastu beharko dituzte.
Azken gala handi honek abentura osoaren errepasoa egiteko ere balioko du. Asteleheneko finaleko jokoan aritu ziren finalistek gure aditu konkistologoen iritziak eta ikus-entzuleek sare sozialen bidez bidaliko dituzten mezuak entzun beharko dituzte. Horrez gainera, hainbat irudi berri ikusiko ditugu: etxera itzulera, familiakoekin elkartu ziren unea... Humbertok aurtengo azken umore saioa ere egingo digu.
"El Conquistador"eko faboritoaren gala gaur emango da, 22:30ean, "Eguraldia"ren ondoren, ETB2n eta eitb.eus-en.