22:15ean
Irungo pilota jaialdia, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Partida nagusia CaixaBank Masterseko Olaizola II-Zabaleta / Peña II-Martija izango da.
Gaur, 22:15etik aurrera, zuzeneko pilota emankizuna izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en. Irungo Uranzu pilotalekuko jaialdiaren berri emango dute Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Elena Azpeitiak.
Agirre-Eskiroz / Zabala-Tolosa norgehiagokarekin hasiko da jaialdia. Ondoren, CaixaBank Masterseko Olaizola II-Zabaleta / Peña II-Martija.