EiTB
EiTBren oharra, "El Conquistador del Caribe"ren inguruan
EiTB
Julian Iantzik, "El Conquistador del Caribe"ren aurkezleak, final handian parte hartu zuen lehiakideetako bati egindako elkarrizketa dela eta, EiTBko Zuzendaritzaren oharra:
Julian Iantzik, "El Conquistador del fin del mundo" saioko aurkezleak, saioaren final handian parte hartu zuen lehiakideetako bati egindako elkarrizketa dela eta, EiTBko Zuzendaritzak honako hau adierazi nahi du:
- Barkamena eskatzen die aurkezleak egindako galderengatik minduta sentitu diren pertsona eta kolektiboei.
- EiTB, Euskadiko lehen komunikazio taldea den aldetik, bat dator hainbat ezkontza-moten defentsarekin. Gizarteak sutsu egin du eskubide horren alde, eta gaur, hain zuzen ere, 15 urte betetzen dira Diputatuen Kongresuak eskubide hori onartu zuela.
- Aurkezleak lehiakideari egindako galderak, saioaren hasieran egindako aurkezpen-bideoaren testuinguruari eta saioaren inguruko esperientzia handiari lotu behar zaizkio.
- Finalak audientzia datu historikoak lortu zituen, asteleheneko ordutegi nagusian %28,0ko audientzia zatia lortuz, azken zortzi urteetako daturik onena. Saioak 296.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Audientzia datuek agerian uzten dute saioak duen babesa.