Audientzia
Lehiakide gogokoenaren "El Conquis" gala, audientzia-buru % 20,6ko kuotarekin
EiTB
Saioak 187.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
"El Conquis"eko lehiakide gogokoenaren gala asteazken gauean lider izan zen, % 20,6ko audientzia-zatia bereganatuz; "El Conquis" debateren final batek inoiz lortutako daturik altuena. Patxi Alonsok aurkeztutako saioak, gainera, 187.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Sare sozialetan ere jarraipen zabala izan zuen: #conquisfavorito traola joera izan zen Twiterren, eta bost milioi eta erdi inpresio baino gehiago izan zituen sare sozialaren timelineetan.
Mikel Perez "El Conquistador del Caribe" realityaren irabazleak publikoaren saria ere bereganatu zuen. Durana izan da ikus-entzuleen bigarren lehiakide gogokoena, Erro, hirugarrena; Nekane gelditu zen laugarren postuan; Idoia, bosgarrenean; eta Lander, seigarrenean.
"El Conquis" solasaldia
Los Haitiseseko abentura hasi zenetik "El Conquis" solasaldia asteazkenero izan da ikusgai ETB2n, eta 2014tik izan dituen daturik onenak lortu ditu denboraldi honetan. Patxi Alonsok aurkeztutako saioa bere ordu-tartean nagusi izan da, eta, batez beste, % 13,3ko audientzia-zatia eta 197.000 ikus-entzuleko audientzia metatuta bereganatu ditu denboraldi honetan.