Itxi

22:00etatik aurrera

Hauteskunde-eztabaida, gaur gauean, zuzenean, ETB2n eta eitb.eus-en

EiTB

Leer en Castellano

Xabier Garcia Ramsdenek aurkeztuta, Iñigo Urkulluk, Maddalen Iriartek, Miren Gorrotxategik, Carlos Iturgaizek, Idoia Mendiak eta José Ramón Becerrak hartuko dute parte.

Xabier Garcia Ramsden kazetariak gidatuko du hauteskunde eztabaida. Argazkia: EiTB

Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politiko eta koalizioetako ordezkarien arteko bigarren eztabaida izango dugu, gaur gauean, Euskal Telebistan. Bertan, Iñigo Urkulluk (EAJ-PNV), Maddalen Iriartek (EH Bildu), Miren Gorrotxategik (Elkarrekin Podemos-IU), Carlos Iturgaizek (PP+Cs), Idoia Mendiak (PSE-EE) eta Jose Ramón Becerrak (EQUO Berdeak) hartuko dute parte. 

Xabier Garcia Ramsdenek EiTBren Bilboko egoitzatik zuzenean gidatuko du eztabaida, hainbat gai jarriko dira mahai gainean, eta hautagai bakoitzak bere egitasmoak azaldu eta argudioekin defendatu ahal izango du. 

22:00etan hasita ETB2n eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango dugun debateak atariko eta ondorengo saio berezi bana izango ditu, Juan Carlos Etxeberriak gidatuta. Atarian, Asier Sanchez eta Garazi Ayesta kazetariek eztabaida hasi aurreko kronika egingo dute. Ondoren, analisirako tartea zabalduko du Juan Carlos Etxeberriak. Horretarako, Eva Silvan politologoaren eta Iñaki Iriondo, Iñaki Gonzalez eta Gorka Landaburu kazetarien laguntza izango du.

 

Informazio gehiago (1)