Itxi

Audientzia

"El Club del Tupper" saioaren estreinaldi arrakastatsua, astelehenean

EiTB

Leer en Castellano

Javi Sierrak aurkezten duen gastronomia saio berriak % 13,4ko audientzia-zatia bereganatu zuen.

Javi Sierra, "El Club del Tupper" saioaren aurkezlea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

"El Club del Tupper" gastronomia saio berriaren estreinaldiak arrakasta handia izan zuen astelehen gauean. Javi Sierrak aurkeztutako saioak % 13,4ko audientzia-zatia bereganatu zuen eta ikus-entzuleen bigarren aukera izan zen ordutegi nagusian. Halaber, 211.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen, Euskadin eta eragin eremuan.

Saio bakoitzean, hiru pertsonaia ezagun elkarren aurka lehiatuko dira sukaldean. Bakoitzak errezeta bat prestatuko du, eta azken unera arte ez dute jakingo noren aurka ari diren. Lehen saioaren protagonistak Julian Iantzi, Juanito Oiarzabal eta Manu Maritxalar izan ziren eta haien bizirauteko errezetak prestatu zituzten.

Informazio gehiago (2)