Kargatzen...
Itxi

Audientziak

Hauteskunde eztabaidak % 11,1eko audientzia-zatia lortu zuen asteartean

EiTB

Leer en Castellano

Xabier Garcia Ramsdenek aurkeztuta, Iñigo Urkullu, Maddalen Iriarte, Miren Gorrotxategi, Carlos Iturgaiz, Idoia Mendia eta José Ramón Becerra Lehendakari izateko hautagaiek parte hartu zuten.

Lehendakarigaiak ETB2ko hauteskunde eztabaida hasi aurretik. Argazkia: EiTB

Euskal Telebistak astearte gauean eskaini zuen lehendakarigaien hauteskunde eztabaidak harrera ona lortu zuen, % 11,1eko audientzia-zatia bereganatuz. Horrez gain, saioak 276.000 ikus-entzuleko audientzia metatua zuen Euskadin eta eragin eremuan. Sare sozialetako erabiltzaileek ere gertutik jarraitu zuten hauteskunde eztabaida eta #eldebateETB traola joera izan zen Twitterren.

Xabier Garcia Ramsden kazetariak gidatuta, uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkezten diren lehendakarigaien arteko eztabaida izan zen, eta Iñigo Urkulluk (EAJ-PNV), Maddalen Iriartek (EH Bildu), Miren Gorrotxategik (Elkarrekin Podemos-IU), Carlos Iturgaizek (PP+C's), Idoia Mendiak (PSE-EE) eta José Ramón Becerrak (EQUO Berdeak) parte hartu zuten.

Informazio gehiago (2)