Xabier Lapitzen eskutik
Igandeko hauteskundeen inguruko "En Jake" berezia, gaur goizean
EiTB
Politikari eta adituek hauteskundeen ondorengo egoera aztertuko dute 09:00etatik aurrera.
Gaur goizean, ETB2n eta eitb.eus-en ikusgai dagoen "En Jake" saioa 09:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da. Igandeko hauteskundeen emaitzak izango ditu ardatz, eta uzten duen mapa politikoari eta gobernu aukerei erreparatuko die.
Hasteko, ordezkari politikoen azterketa eta balorazioak jasoko dituzte. Marta Martin, Jon Iñarritu, Braulio Gómez eta Eduardo Portero izango dituzte platoan lehen orduan.
11:30etik aurrera, berriz, Naira Pinedo, Maite Ubiria, Alberto Surio eta Ina Robles egongo dira.