Kargatzen...
Itxi

Pilota

Promozio Txapelketako eta CaixaBank Masterseko partida bana, gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Peña II-Erasun / Zabala-Ruiz eta Elezkano II-Aretxabaleta / Artola-Rezusta partidak Errioxako Medrano herritik eskainiko dira.

CaixaBank Masterseko partida bat. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Gaur gaueko "ETB Kantxa" saioak Errioxako Medrano herriko jaialdia eskainiko du zuzenean. Lehendabizi, Peña II-Erasun / Zabala-Ruiz, Promozio Txapelketako finalerdietako ligaxkako partida, jokatuko da. Ondoren, Elezkano II-Aretxabaleta eta Artola-Rezusta izango dira aurrez aurre, CaixaBank Masterseko bosgarren jardunaldiko norgehiagokan. 

Emanaldia zuzenean jarraitu ahal izango dugu 21:15etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)