Audientzia
"La Noche de..." bere ordu tartean nagusi, % 18,0ko audientzia-zatiarekin
EiTB
Felix Linaresek aurkeztutako saioak 2014tik lortzen duen daturik onena izan da.
Astearte honetan, "La Noche de..." saioa bere ordu tartean nagusi izan zen % 18,0ko audientzia-zatiarekin, 2014tik lortzen duen daturik onena. Halaber, Felix Linaresek aurkeztutako zinema tarteak 243.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Saioaren ondoren, La balada de Lefty Brown filma izan zen ikusgai eta honek ere harrera bikaina izan zuen: % 9,4ko audientzia-zatia eta 170.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen.