Kargatzen...
Itxi

Audientzia

"En Jake" lider, beste behin, % 18,2ko audientzia-zatiarekin

EiTB

Leer en Castellano

Xabier Lapitz kazetariak aurkeztutako saioak ikus-entzuleen artean bere tokia sendotu du eta astelehenean lortutako datu bikainak gainditu ditu.

Xabier Lapitz kazetari eta aurkezlea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Astearte honetan, "En Jake" saioa bere ordu tartean nagusi izan da beste behin, oraingoan, % 18,2ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, 135.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Xabier Lapitz kazetariak aurkeztutako aktualitate saioak ikus-entzuleen artean bere tokia sendotu du eta astelehenean lortutako datu onak gainditu ditu. Gainera, audientzia marka bikainak lortu ditu bosgarren denboraldi honetan: saioaren inoizko denboraldirik ikusiena izaten ari da.

Informazio gehiago (2)