22:30ean
Eliteko kirolarien errezetak, gaur gauean, "El Club del Tupper" saioan
EiTB
Patxi Salinas, Edurne Pasaban eta Peio Ruiz Cabestany kirolariak lehian arituko dira Javi Sierrak aurkezten duen saioan.
Gaur gauean, "El Club del Tupper" saioak hiru kirolari ospetsu gonbidatu ditu haien sukaldaritza trebetasunak erakustera. Patxi Salinasek, Edurne Pasabanek eta Peio Ruiz Cabestanyk eliteko kirolarien errezetak prestatu beharko dituzte.
Patxik abantailarekin jokatuko du eta Iker semeari laguntza eskatuko dio langostinoekin egindako cebiche bat prestatzeko. Errezeta prestatzen duten bitartean, bere bizitzako zenbait pasarte gogoratuko ditu, horien artean, Joselito abeslaria ezagutu zuenekoa.
Edurnek errezeta osasuntsua prestatu nahi izango du, tupper batean edonora eramateko modukoa: arrozarekin eta ganbekin egindako entsalada. Berak kozinatutako arrozak zementua dirudiela entzun beharko du bitartean.
Peio Ruiz Cabestanyk harrituta utziko gaitu bere proposamenarekin: itsasoko eta mendiko kokotxak. Baina zer dira mendiko kokotxak txirrindulariarentzat? Oilar- gandorrak, hain justu.
Umoreak, entretenimenduak eta momentu ahaztezinak utziko dizkigu "El Club de Tupper" saioko atal berri honek, gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.