Itxi

Kirolak

Getxoko Sari Nagusia, Espainiako Arraun Txapelketa eta pilota Beratik, zuzenean

EiTB

Leer en Castellano

Horrez gain, Binakako Pala Txapelketako partida eta Binakako Euskal Pentatloia eskainiko dira.

Alfonstso Arroiok eta Fermin Aramendik emango dute Getxoko Sari Nagusiaren berri. Argazkia: EiTB.

Igandean, zuzeneko hiru kirol emankizun izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en. Hasteko, 14:00etan (ETB4n hasiko da eta 15:00etan ETB1en jarraituko du), Getxoko 75. Sari Nagusia txirrindularitza probaren kontakizuna egingo dute Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok.

Jarraian, 16:45ean, estropadak izango ditugu. Espainiako Txapelketaren berri emango dute Pedreñatik Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak.

Azkenik, 17:45ean, pilotaren txanda izango da. Bera de Bidasoako jaialdiaz gozatu ahal izango dugu: Bakaikoa-Mariezkurrena II.a vs P. Etxeberria-Bikuña eta Urrutikoetxea-Irribarria vs Altuna III.a-Imaz (CaixaBank Masters). Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

Herri kirolek eta palak osatuko dute kirol eskaintza. Batetik, San Inazio egunez Tolosan jokatutako Binakako Euskal Pentatloi Txapelketan gertatutakoak ekarriko dizkigute 11:30ean Juanan Legorburuk, Angel Arrospidek eta Iñigo Barrenak. Bestetik, Binakako Pala Txapelketako Necol-Ibai Perez vs Gaubeka-Urrutia partidaren kontakizuna egingo dute Xabier Euzkitzek eta Mikel Aierbek 14:00etan (ETB4n).

Informazio gehiago (1)