Itxi

22:30ean

Artistak eta xarma bereziko errezetak, gaur gauean, "El Club del Tupper" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Miriam Cabeza eta Mitxel Santamaria aktoreak eta Yoni Camacho Sonakay taldeko abeslaria izango dira saioko protagonistak.

Javi Sierra, "El Club del Tupper" saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB.

Astelehen gaueko "El Club del Tupper" saioak hiru artista izango ditu protagonista: "Gym Tony" telesaioagatik ezaguna den Miriam Cabeza aktorea, Mitxel Santamaria, hainbat musikaletan lan egindako aktorea, eta Yoni Camacho, Sonakay taldeko abeslaria. Duten onena ematen saiatuko dira hirurak, urrezko tuper preziatua lortzeko.

Miriamek oso serio hartuko du gaia, eta sormen handiko errezeta bat egingo du: espinaka eta gaztaz betetako pasta freskoa. Aktorearen errezeta probatutakoan, kideek arazoak izango dituzte errezetako osagaiak zeintzuk diren asmatzeko.

Mitxelek, ostera, errezeta tradizionalago baten aldeko apustua egingo du: zankarroia patatekin. Errezeta aproposa irudituko zaio, haurtzaroarekin eta etxearekin lotzen duelako. Sukaldean aritu bitartean, abesten erakutsiko du barruan daraman xarma guztia, baina despistatu egingo da eta arazo txiki batzuk izango ditu. Hala ere, arazoak arazo, Mitxelek segituan aurkituko du konponbideren bat.

Bukatzeko, Yoni Camachok arroza oilasko eta mihiluarekin prestatuko du, flamenkoaren erritmora. Lehiakideak harrituta utziko ditu errezeta horrekin, mihiluagatik gehienbat.

"El Club del Tupper" saioa gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)