21:00etan
'Gasteizko Jaiak Gogoratuz' saio berezia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Ilaski Serranok gidatutako emanaldi honetan, Gasteizko pertsonaia ospetsuek Andre Maria Zuriaren jaien inguruan hitz egingo dute. Ondoren txistulari kontzertuko unerik onenak emango dira.
Aurten ospatu ez diren Gasteizko jaien inguruko saio berezia eskainiko du Euskal Telebistak igande honetan, Ilaski Serranok aurkeztuta. Batetik, Gasteizko pertsonaia ospetsuak entzungo ditugu hizketan, Andre Maria Zuriaren jaien inguruan. Bestetik, azken urteetako txistulari kontzertuetako unerik onenen bilduma izango dugu ikusgai.
Ilaski Serranok gidatutako "Gasteizko Jaiak Gogoratuz" saioan parte hartuko duten herritarrak hauek dira: Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon; Endika Saez de Adana, Blusen eta Nesken batzordeko kidea; Paula Rubio, 2019ko Edurne txiki; Gonzalo Aranegi, 2019ko Zeledon txiki, eta Joseba Perea eta Dani Marijuna, erraldoi eta buruhandien konpartsako kideak.
Gasteizi eskainitako emanaldi berezia 21:00etatik aurrera izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.